Akatsak zuzentzen: #u21eko gaueko adierazpenak nahastu genituen

Akatsak zuzentzen: #u21eko gaueko adierazpenak nahastu genituen
2012/10/23 00:00
eta kitto!

Astelehen goizean banatu genuen ...eta kitto!k hauteskundeak dauden bakoitzean kaleratzen duen ale berezia. Eguneko kontakizunean sare sozialetan ondo zintzilikatu bagenuen ere, paperekoan Ezker Batuaren eta Ezker Anitzaren gaueko balorazioak ez ziren ondo kaleratu. Hauek dira egindakoak:


Eli Gomez (Ezker Anitza-Izquierda Unida)


Emaitzak oso txarrak dira, ez dugu ordezkaritzarik lortu. Bi gertaera azpimarratuko nituzke. Komunikabideen aldetik eta, batez ere, euskal telebista publikotik jaso dugun zentsura eta boikota. Ez digute eztabaidetan parte hartzen utzi. Ezker Batuaren banaketak ere kalte handia egin digu. Eibarren eutsi egin diogu eta horrek ilusio handia egiten digu. Eskerrak eman nahi dizkiegu botoa eman diguten guztiei.


Juan Gomez (Ezker Batua)


Gizarte eskubideen, benetako demokraziaren eta hazkunde jasangarriaren alde borrokatzen dutenen banaketak eta indefinizioak jendea eta herriak babesgabe eta argumenturik gabe uzten ditu. Ustezko aurrerakoi hauek itun konstituzional legitimoagoa nahi dutela diotenean, egoera oso modu arriskutsuan ari dira manipulatzen. Egungo egoera ez da ona, nahiz eta batzuek euren burua zoriontzen jardun.


 


Bide batez, webgunean zintzilikatzen dugun pdf-a aldatu dugu eta webgune honek duen hauteskundeen atalean aurkitu dezakezue, hemen sakatuta