Alderdietako ordezkariak botua ematean: Carmen Larrañaga (PP) #U21 #eibar

Alderdietako ordezkariak botua ematean: Carmen Larrañaga (PP) #U21 #eibar
2012/10/21 00:00
eta kitto!

- Zelan ikusi duzu kanpaina?
Hauteskunde kanpainan mezu indartsuak igorri dituztela uste dut, baina hala eta guztiz ere lasaia izan dela pentsatzen dut, ez dut ikusi beste batzuetan ikusi izan ditudan liskar eta horrelakorik.
- Zelako emaitzak espero dituzu?
Ni oso baikorra izan ohi naiz, baina egia da oraingo honetan zatarrenarekin dantzan egitea egokitu zaigula, murrizketak eta beste guztiak tartean. Bestalde, beste alderdi bat gehiago dago orain eta horrek ere eragina izango du, beraz ikusiko dugu zer gertatzen den, ia orain artekoari eusten diogun.