Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo da zapatuan Eibarren, 17:00etan Untzagatik abiatuta

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo da zapatuan Eibarren, 17:00etan Untzagatik abiatuta
2022/01/05 12:36
eta kitto!
Eibarko SAREtik adierazi dutenez, “zoritxarrez aurten ere, bizi dugun egoera tamalgarria medio, ezingo dugu urtero Bilbon egiten dugun manifestazioa egin, baina, manifestazio hori Euskal Herriko herri guztietara zabaltzea erabaki dugu, euskal presoen eskubideen alde, ‘Elkarbizitzarako, Bakerako eta Etxerako Bidean’ lelopean”.

Eibarren ere egingo da manifestazioa, zapatuan, 17:00etan Untzagatik hasita, eta eibartar guztiei dei egiten diete manifestazioan parte hartzera.

Urtarrilaren 8ko mobilizazioen inguruko azken zehaztasunak emateko prentsaurrekoa eman dute gaur goizean.