Goazen Plazara jai arrakastatsua

Goazen Plazara jai arrakastatsua
2012/05/23 00:00
eta kitto!

Eibarko Herrirak antolatuta, Goazen Plazara Goazen Untzagara presoen eskubideak aldarrikatzeko ekimena ospatu zen zapatuan jai giroan. Egun osoan euria lagun izan zuten arren, aurreikusita zeuden jarduera guztiak aurrera eramateko aukera izan zen eta goizean umeentzat prestatutako tailer, jolas eta Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariaren saioaren ondoren, ekitaldi politikoa eta herri bazkariarekin biribildu zuten eguna. Eibarko Herrirak "ekimenean parte hartu eta aurrera ateratzen lagundu zuten guztiei eskerrik beroena" eman nahi die eta, bide batez, barixakuan (maiatzak 25) 19.30etan Untzagan giza-katea osatuta Azken Ostirala egingo dela gogorarazi.