Hauteskundeei jarraipen berezia eta zuzena egingo diegu

Hauteskundeei jarraipen berezia eta zuzena egingo diegu
2011/11/18 00:00
eta kitto!

Domekarako deituta dauden Espainiarako hauteskunde orokorrak aurtengo bigarrenak izango dira eta, ohikoari jarraituta, oraingoan ere …eta kitto!-k lantalde berezia ipiniko du martxan, egunean bertan gertatzen diren guztien berri emateko, domekan bertan internet bitartez (www.etakitto.com webgunean, Facebook-en eta Twitterren, #bozA20 berba klabea erabilita) eta biharamonean, herriko 63 puntutan doan banatuko den hauteskundeetako ale bereziarekin. Aleak, Eibarko emaitzekin batera, gure herriko ordezkari politikoen inpresioak ere jasoko ditu, botua emateko orduan egindako galderen erantzunekin eta boto zenbakuntza amaituta, emaitzak jakin ostean egindako balorazioa ere. Eibarren bozka emateko 10 kolegio egongo dira zabalik, 09.00etatik 20.00etara: udaletxea (8 mahai), Arrateko Andra Mari (4), Gerontologikoa (2), Amañako dorreak (2), Amañako parrokia (2), Coliseoa (3), EPA (7), San Andres ikastetxeko jangela (4), San Andreseko aretoa (4) eta Urkizu ikastetxea (8).