Madrilen pentsiodunek deitutako manifestaziora joateko autobusa antolatzen dabiltza

Madrilen pentsiodunek deitutako manifestaziora joateko autobusa antolatzen dabiltza
2022/10/06 18:48
eta kitto!
Pentsiodunen mugimenduak deituta, hilaren 15ean manifestazioa egingo da Madrilen, estatu mailan bildu diren milaka sinadurak Espainiako Parlamentuan entregatzeko asmoz. Sinadura horiek babesa ematen diote Estatuko Gobernuari benetako KPIaren konpentsazioa aplikatzeko unean errespetuzkoa izateko eskatzen zaion dokumentuari, bai eta pentsio baxuenak kontuan hartzeko eta gutxieneko pentsio gisa 1.080 euro bermatzeko ere.
Debabarrenatik eta Debagoienatik bertara joateko autobusa antolatzen dabiltza, eta izena ematen dutenen arabera erabakiko dute autobusa ipini ala ez. Hori dela eta, interesa dutenei izena emateko eskatu dute, astelehenean, 12:00etan Untzagan egingo den kontzentrazioan.