Errugbia ikasleei gerturatzeko saioa hartu zuen Unbek zapatuan

Errugbia ikasleei gerturatzeko saioa hartu zuen Unbek zapatuan
2016/02/01 16:11
eta kitto!
Multikirola egitasmoaren barruan, zapatu goizean errugbi saioa egin zuten Unbeko zelaian, La Salle, San Andres, Aldatze, Urkizu, Iturburu, Amaña eta Soraluze ikastetxeetako 200 neska-mutil baino gehiagoren parte-hartzearekin.
Jarduerarekin herriko ikasleei errugbia gerturatzea nahi dute eta Eibar Rugby Taldekoek azaldutakoaren arabera, "gazteek errugbiaren bitartez kirolean zein bizitzan horren garrantzitsuak diren errespetua eta adiskidetasuna bezalako baloreak ikasten dituzte". Jokalariek, kontakturik gabeko errugbia praktikatzeko aukera izan zuten eta, horrekin batera, Rugby Zinta txapelketa batean parte hartu zuten.

image