Santa Zeziliaren omenezko kalejirak egingo dira gaur, musikarien babeslearen egunean

Santa Zeziliaren omenezko kalejirak egingo dira gaur, musikarien babeslearen egunean
2017/11/22 09:26
eta kitto!
Urteroko martxan, hotzarekin beldurtu barik zapatu gauerdian Untzagatik abiatu ziren Eibarko Cielito Musika Bandako musikariak Santa Zeziliaren omenezko kalejiran (ARGAZKI BILDUMA GURE MEDIATEKAN DAUKAZUE). Eta domekan, berriz, kontzertua eman zuten Coliseo antzokian, Isabel Laspiur pianojoleak lagunduta eta Carlos Sanchez-Barbak zuzenduta. Juan Bautista Gisasola Musika Eskolakoak, berriz, gaur irtengo dira kalejiran, 17:00etan. Eta Usartza Txistulari Taldeak 19:00etan Estaziño kalean hasiko du Santa Zeziliaren omenezko kalejira, Untzagaraino joateko.