Urteko batzarra egin dute Pagatxa emakumeen elkartekoek

Urteko batzarra egin dute Pagatxa emakumeen elkartekoek
2020/01/23 12:24
eta kitto!
Pagatxa emakumeen elkartekoek urteko batzarra egin berri dute. Aurreko urteko balantzea eta proiektu berriak aurkezteaz gain, bazkideen ideiak jasotzeko tartea egon zen eta, amaieran, La Novena-Ikasten antzerki taldekoek saioa eskaini zuten: Isa Gonzalez eta Ernesto Barrutia antzezleekin batera, Vicente Beldak jardun zuen gitarrarekin eta pianoarekin laguntzen, berriz, Juan Luis Agirre aritu zen. Bestalde, Pagatxak urtero egiten duen bazkaria otsailaren 8an izango da, Unzaga Plaza hotelean, eta joan nahi duenak hotelean bertan dauka txartela erosteko aukera.