Wenzeslao Orbeako bizilagunek bihar ospatuko dute auzoko jaia

Wenzeslao Orbeako bizilagunek bihar ospatuko dute auzoko jaia
2019/09/27 10:05
eta kitto!
Zapatuan, egun osoan zehar egingo diren jarduerekin ospatuko dituzte jaiak Wenzeslao Orbeakoek. Prestatu duten programaren arabera, besteak beste, musika (DJ Arno eta Duo Amanecer), gastronomia (txorizo-jana, tortillak, herri bazkaria) eta umeendako jarduerak (jolasak, puzgarriak, txokolate-jana…) egongo dira eta, horrekin batera, automobil klasikoen erakusketa ere egingo dute.