Zabaldu dute Arraten txosna ipintzeko eskaerak aurkezteko epea

Zabaldu dute Arraten txosna ipintzeko eskaerak aurkezteko epea
2016/07/04 09:18
eta kitto!
Udaleko Zerbitzu sailak herriko talde eta elkarteei jakinarazi nahi die Arrateko Jaietan txosna ipini nahi dutenek gaurtik aurrera izango dutela eskaera Pegoran aurkezteko aukera. Epea uztailaren 15era arte egongo da zabalik (13:30ak arte). Eskaera orria Pegoran edo udalaren web orrian (www.eibar.eus) eskura daiteke.