Iokin Elortza
Iokin Elortza

"Eskuak garbitzea"

2018/10/22
Joan den urriaren 15ean “Eskuen Garbitzearen Mundu Eguna” ospatu zen. Egun hori, Nazio Batuen Asanblada Orokorrak bultzatuta, 2008. urtetik aurrera ospatzen da eta eskuak xaboiz garbitzeak duen garrantzia aldarrikatzen du.
Eskuak garbitzea denok egiten dugun ohiko ekintza bat bada ere, azterketa guztien arabera, egiten duguna baino gehiago egin beharko genuke, eta beti ere, xaboia erabiliz. Adibidez, ezinbestekoa da komunera joan ondoren edo elikagaiak manipulatu aurretik eskuak beti xaboiz garbitzea.
Nahikoa litzake munduan ohitura hau hedatzea urtean miloika umeren heriotza sortzen duten neumonia eta beherako kasuen kopurua nabarmen jeisteko. Urteko, munduan soilik eskuak xaboiz garbituz ekidin daitezkeen 840.000 heriotz suertatzen direla estimatzen da, eta azterketen arabera, eskuak xaboiz garbitzeko inbertitzen diren 3 eurok, uraren horniduran inbertitutako ehunka edo eta inmunizazioan inbertitutako milaka euroren eragin berbera dute.
Baina ez gara datu hain latzetara joan behar; hemen, gure artean, eskuen bitartez transmititzen diren gaixotasunak ugariak dira, eta ekintza hain erraz batekin ekidin ditzakegu, ume nahiz heldu.
Baziren garaiak ur garbia eta xaboia guztion esku ez zeudela, gaur egun, zorionez, ez hori bakarrik, urik gabe ere eskuak ondo garbitzeko produktuak ere eskura ditugu, ez dago aitzakiarik, badakizue, osasuna zaindu, eskuak garbitu.