” Munduko kopa” (Jon Mikel Mujika)

0    Iritzia 
Ana
” Munduko kopa” (Jon Mikel Mujika)
16 Uzt
3:46

Dagoeneko jabetu ez bazineten, Errusian futbol Munduko Kopa ari da ospatzen. Azken egunotan, zaila da ditxosozko txapelketa honek zipriztindu gabeko espaziorik aurkitzea gure egunerokotasunean, eta ez da harritzekoa.
Hilabete eskas irauten duen ekitaldi honen antolaketan, diru eta interes agortezinak daude murgilduta. Egunero ikusten ari gara munduko kopararako bereziki eraikitako estadioetako luxuzko palkoak lepoaldea ongi gizendutako mandatariz beteta. Eta planeta osoa baloiari begira dagoen bitartean, oharkabean ari dira igarotzen soropiletik kanpo jokatzen ari diren benetako partidak. Zenbat itzalpeko itun, zenbat negozio mamitsu lotzen ari ote dira “betikoak”, ez kamera, ez arbitro eta ez VAR-ik gabe. Zer pentsa ematen du adibidez FIFAk, euren hitzetan irabazi-asmorik gabeko erakundeak, 2.000 milioi dolarreko etekina lortzea espero izatea txapelketa honetatik bakarrik.
Eta gurean, gisa honetako txapelketa bat ospatzen den bakoitzean bezala, Euskaldunok inbidia puntu batekin begiratzen diegu bertako herrialde eta zaletuei. “Guk ere han behar genuke!” “Islandia heldu bada, gu zergatik ez!” eta horrelakoak maiz entzun eta esan ditut azken hilabetean. Harro astinduko nuke gure ikurrina Errusian noski. Baina nire buruari galdetzen hasi natzaio: Zirku horren parte izan nahi al dut?

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »