Ertza dantza konpainiaren lanik berriena aurkeztuko dute bihar Coliseoan

Ertza dantza konpainiaren lanik berriena aurkeztuko dute bihar Coliseoan
2019/09/26 12:49
eta kitto!
Ertza dantza konpainiak “La teta de Janet” ikuskizuna aurkeztuko du bihar, 20:30ean Coliseo antzokian. Taula gainean Maria Andres, Thiago Almeida, Henrique de Souza, Denis Martinez eta Jhana Electrorganic dantzariek jardungo dute, Asier Zabaletaren zuzendaritzapean.

Ertzak dakarren ikuskizunaren oinarrian Janet Jackson protagonista duen gertakizuna dago: “Janet Jackson-ek ikuskizun batetan bular bat erakusten du eta instant batean irudi horrek mundu osoa zeharkatzen du, eskandalu itzela sortuta eta epaitegietaraino ailegatuta. Zerk eragiten du ekintza berberak hainbesteko garrantzia hartzea batzuetan, eta guztiz normala suertzatzea bestetan? Hain zuzen ere, horretzaz mintzatuko da ikuskizuna. Gaur egungo gizarteek nola eraikitzen duten nork bere normalitatea, beti ere iritzi subjektikoetan oinarrituz”. Sarrerak 8 euro balio du (6 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).

 

https://youtu.be/nJ8heYZ_WKE