Martxan da kanpoko igerilekuetara joateko hitzordua hartzeko webgunea

Martxan da kanpoko igerilekuetara joateko hitzordua hartzeko webgunea
2020/07/01 eta kitto!
Gaur goizeko 10:00etan irekiko dituzte kanpoko igerilekuak eta prest dago hitzordua hartzeko webgunea. Kirol Patronatuak atzo jakinarazi zuen erreserbak telefono bitartez bakarrik egin ahal izango zirela, atzo goizerako prest egon behar zen web-aplikazioa ez zebilelako, baina dagoeneko arazoak konpondu dituzte.

Aplikazio horretan, kanpoko igerilekuetara joateko hitzordua hartzeaz gain, Unbe eta Orbea kirol-guneak erabiltzeko txanda ere hartu ahal izango da. Dena dela, erreserbak telefonoz egin nahi izanez gero, 943 70 15 06 (Unbe, 10:00etatik 20:00etara) eta 943 20 32 40 (Ipurua, 08:00etatik 15:00etara) telefonoetara deitu daiteke.