"Klowna eta Jabetzea" ikastaroa emango du Nerea Ariznabarretak Andretxean

"Klowna eta Jabetzea" ikastaroa emango du Nerea Ariznabarretak Andretxean
2018/09/05 11:10
eta kitto!
"Klowna eta Jabetzea" ikastaroa emango du Nerea Ariznabarreta eibartar antzezleak, Andretxeak antolatutako udazkeneko Jabetze Eskolako egitarauaren barne. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, "ikastaro honetan norbera den bezala azaltzeko lanketa egingo dugu. Barne eragin, sentimendu, irudimen, trebezia eta ahuldadeak azaltzeko eta askatzeko baimena emango diogu elkarri eta horrek ematen duen bertigoa gozamen bihurtu. Barre egingo dugu eta barre eginarazi. Momentua bizitu eta sentituko dugu. Porrota laguntzat hartu, boterea hartu, boterea galdu, jolastu eta autoritatea zirikatuko dugu. Unibertso batetara egingo dugu jauzi, norberak barruan daraman unibertsora hain zuzen".

Saioak urriaren 9, 16, 23 eta 30, eta azaroak 6, 20 eta 27an izango dira,  18:15etik 20:15era

Guztira 14 orduko iraupena izango du ikastaroak eta euskaraz izango da. Informazio gehiagorako Andretxeko andretxea@eibar.eus helbidera idatzi daiteke edo, bestela, 943 70 08 28 telefonora deitu.

Matrikulak Andretxean edo Pegoran egin daitezke.

Nerea Ariznabarretari iaz egindako elkarrizketa.