Rosa Martinez-Alcocer gogoratzeko saioa egingo dute bihar Coliseoan

Rosa Martinez-Alcocer gogoratzeko saioa egingo dute bihar Coliseoan
2022/03/28 06:03
eta kitto!
Iazko apirilean laga gintuen Rosa Martinez-Alcocer aktoreak eta, bere heriotzaren lehen urteurrena hurbil dagoen honetan, Antzerki Jardunaldietan bere inguruko hizketaldia egingo dute bihar, 19:00etan, Coliseo antzokian.

Martinez-Alcocer oso gazte hasi zen antzerkian. Ermua-Eibar antzerki-tailerrean trebatu zen eta Geroa konpainiako kide egin zen ondoren. Paco Obregonek zuzendu zuen Frida Kahlori buruzko bakarrizketan ikusi genuen azkenengo aldiz Antzerki Jardunaldietan.

Aktorea, ekoizlea, hezitzailea… Martinez-Alcocerrek arrastoa laga zuen antzerkigintzan eta kulturaren munduan, eta zenbait lagunek bere inguruan jardungo dute bihar; hala nola, Izaskun Asua, Paco Obregón, Sardo Irisarri, Alfonso Torregrosa,
Ignacio Amestoy eta Mariano Estudillo, besteak beste.

Gonbidapena behar da ikuskizunera sartzeko eta Coliseoan (gaur 17:30etik 19:30era edo bihar saioa hasi aurretik) edo Kutxabank bitartez eskuratu daiteke.