Unax Blancok zuzendutako “Zuk” dokumentalak itxiko du Ikusentzunezkoen Astea

Unax Blancok zuzendutako “Zuk” dokumentalak itxiko du Ikusentzunezkoen Astea
05 Uzt
7:18

Gaur gauean,  22:30ean San Andres elizako klaustroan proiektatuko duten “Zuk” dokumentalarekin agurtuko da Arrate Kultur Elkartearen “Ikusentzunezko Astea”. Unax Blanco eibartarrak zuzendutako lan dokumentalak CEAR-Euskadi, Zaporeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak edo Salvamento Marítimo Humanitario, migranteei laguntzen dieten euskal erakunde, elkarte edo plataformetako kideen errealitatearen eta egiten duten lanaren berri ematen du. Proiekzioa baino lehen, 22:00etan Salvamento Maritimo Internacional-eko Iñigo Mijangosek egingo du berba. Hitzaldia zein proiekzioa klaustroan izango dira, baina euria egingo balu Arrate Kultur Elkartean egingo lirateke biak. Lana estreinatu eta egun batzuetara zuzendariarekin egin genuen elkarrizketa irakurri nahi baduzue, HEMEN SAKATU.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »