Eibarko Txirrindulari Elkartea: mende bateko karrera
2026/06/11
Ehun urte bete ditu Eibarko Txirrindulari Elkarteak. Urte hauetan bizikleta gainean ibili izango balitz betean, sasoi betean iritsi da elkartea gaur egunera arte eta mendeurrenaren ospakizunek urtebete inguru iraungo dute. Gaiaren inguruan kontatzeko asko dagoenez, Angel Lopez presidentea eta elkartean 60 urte inguru daramatza Joxe Aranberri elkartu ditugu elkartearen egoitzan.