…eta kitto! Euskara Elkarteak San Andres jaien bueltan urtero antolatzen duen Bertso Jaialdia eta San Andres Bertso Paper lehiaketako irabazleei sariak banatzea.
Nerea Elustondo, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Agin Laburu bertsolariak aritu dira aurten, Coliseo antzokian, Jon Mikel Mujika gai-jartzailearen esanetara.
Bacalaos Alkorta IV. Pintxo Lehiaketaren Show Cooking Finala
Bacalaos Alkorta IV. Pintxo Lehiaketaren Show Cooking Finala, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako Pintxo Lehiaketen aurtengo irabazleekin. Aurten Errebal Plazan egin da, Nerea Ariznabarreta aktore eibartarrak aurkeztuta.
San Andres jaietako egitaraua bertan behera laga du Udalak
Eibarko Udalak San Andres jaietako egitaraua bertan behera lagatzeko erabakia hartu du, gaur eguerdian eman duen prentsaurrekoan jakinarazi duenez. “Erabaki gogorra eta zaila izan da, baina arduraz jokatu behar dugulako hartu dugu”, adierazi du Jon Iraola alkateak. Horrela, hilaren 27, 28, 29 eta 30erako aurreikusita zeuden ekitaldiak ez dira egingo, eta jaien inguruan egingo den ekitaldi bakarra azaroaren 25eko San Andres Bertso jaialdia izango da.
Jaixak Herrixak Herrixandako - 'Ez da magia, herri-lana da'
Jaixak Herrixak Herrixandako jai euskaldun, herrikoi, parte-hartzaile eta feministaren aldeko kolektiboa da. Urtero-urtero, Eibarko jaietan (sanjuanetan, sanadresetan eta arrateetan) egitarau parte-hartzaileak antolatzen dituzte, egun herriko jaietan eskaintzen den ereduaren alternatiba baita JHH. Datozen lerrootan kolektiboko bi kideren testigantzak jasotzeko aukera izango dugu.
Zinemagile eibartarrak Asier Errasti Film Laburren jaialdian
Guztira 52 lan egongo dira ikusgai aste honetan zehar Asier Errasti Film Laburren jaialdian, tartean sortzaile eibartarrek egindako zenbait lan. Horren harira, Koldo Edorta jaialdiko antolataileetako batekin eta Viviane Straub eta Aitor Alberdi sortzaileekin solasaldia izan dugu. Beraiez aparte, Juanma Canok ere jaialdia parte hartuko du 'Miscere' lanarekin.
Motibazio-tailerrak, euskara sustatzeko tresna - Eibar
Euskararen erabilerarekin arduratuta, Eibarko Udaleko Euskara Zerbitzuak motibazioa piztu eta euskararen erabilera sustatzeko helburua duten motibazio-saioak eskaintzen ditu urtero herriko ikastetxeetan.
Pandemiaren ondorioz ia urtebetez jarduera eten behar izan ondoren, Sostoa abesbatzak irailean hasi zituen entseguak berriz. Indarberrituta itzuli dira gainera. Santa Zezilian Eibarko Musika Bandarekin arituko dira eta abenduaren 18an Gabonetako Kontzertua eskainiko dute San Andres elizan.
Mirengu Plazaola zuzendariak Sostoaren jardunaren berri eman digu.
Urtean zehar hainbat jarduera antolatzen ditu Juan San Martin Liburutegiak, haur zein helduen artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz. Horiei buruz aritu zen Eva Alberdi liburutegiko arduraduna, Eibarko Liburu eta Disko Azokaren aurkezpen egunean.
Maite Lorenzoren eskutik, hilean behin poesiari eskeinitako saioa egiten da Itzamna akademian, jendearentzat irekia eta doan. Lehen saioa Javier Arnaiz bilbotarrarena izan da.
Climathon Eibar egitasmoaren 4. edizioa amaitu berri da. Maratoiak klima-aldaketaren aurka borrokatzeko erronkei irtenbidea bilatzea izan du helburu, eta, horretarako, eskualdeko eragile publiko eta pribatuek erronka zehatzak jarri dituzte pertsona-talde batek horren konponbidea bilatzen saiatzeko. Ekimenean parte hartu duten bi gazteren testigantzak jaso ditugu.
Isasi kaleko 39. zenbakian dagoen EPA Eibar HHI ikastetxea helduen heziketara bideratuta dago. EPAren jarduna eta eboluzioa Eibarko gizarteak bizi izan duen bilakaeraren isla da eta, hezitzeko aukera emateaz gain, herriarekin, eta hemengo bizimoduarekin eta hizkuntzarekin lehen harremana eskaintzen die hainbat herritarrei.
Egoaizia GKEEaren eskutik urriaren 16an Untzagan egindako VI. Kontsumo Arduratsuaren Azokari buruzko balorazioa, Lierni Fernandez proiektu arduradunaren eskutik.
2021eko urriaren 8tik azaroaren 28ra bitartean Eibarko Armagintzaren Museoan ikusgai egongo den erakusketa, Eibarko produktu eta industrietan egin den diseinu grafikoaren eta publizitatearen arte aplikatuari buruzkoa.
Eibarko X. Azoka Ekologikoa, Untzagan. Biolur Elkarteak, Eibarko Udalak eta Landaolak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Ekologikoan aritzen diren 20 bat ekoizleren partaidetzarekin.
Urriaren 1a Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna da eta Eibarren manifestazioa egin zuten Gipuzkoako Adinekoen eta Pentsiodunen Elkarteen Plataformak deituta.
'Sorginak!' erakusketa Portaleko areto nagusian aurkituko dugu eta, artistarekin eta komisarioekin bisita gidatua egin nahi izanez gero, urriaren 7an egongo da horretarako aukera (izen-ematea: berdintasuna@eibar.eus / 943 70 84 40 edo andretxea@eibar.eus / 943 54 39 38).
‘Sorginen kontuak‘ izeneko saioarekin eman zaio hasiera 'Sorginak!' erakusketari
Nerea Ariznabarreta aktore eibartarrak ‘Sorginen kontuak‘ izeneko saioa eskaini zuen urriaren 24ra arte zabalik egongo den ‘Sorginak!’ erakusketari harrera emateko.
Hibai Etxebarriak kontzertua eskaini zuen Eibarko Coliseo antzokian. Musikari gernikarrak 'Goxokiak' laneko abestiak aurkeztu ahal izan zituen eta Eibarko Koro Gazteko lagunekin zenbait kanta abestu zituen.
Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Miren Artetxe eta Uxue Alberdi bertsolariek, Gari Otamendi eta Ixak Arruti musikariek lagunduta, eta Maite Berriozabal gai-jartzailearekin, Bertso Saio Musikatua eskaini zuten barixaku gauean, Errebal Plazian, Hankamotxak Bertso Eskolaren eskutik. Plaza ia bete egin zen eta ikusleek saio ederraz gozatzeko aukera izan zuten.
Eibarko Musika Bandak 'Funk gaua' eskaini zuen irailaren 17an, barixakua, Errebal Plazian. Bandak aro berria hasi du Andoni Vázquez zuzendari gaztearekin.
Oporrak amaituta, ikasgeletara itzuli dira herriko ikasleak. Bideoan eskolako lehen egunetako giroa jaso dugu, ikasleak San Andres herri ikastetxean sartzeko orduan, eta Urkizun, Mogel ikastolara joateko autobusa hartzean.
Eibar eta Euskal Herri feministaren alde borroka egiteko asmoz sortu zen duela urtebete Matraka! neska* gazte taldea. Euskal Herriko nesken* sarearen barruan sartuta dago talde eibartarra, eta gogor dihardute lanean agerikoak diren zenbait zapalkuntzari aurre egiteko. Miren Cid Oregi eta Ane Muguruza Albeniz eibartarrek lehen pertsonan bizi izan dute taldearen eraketa eta prozesu osoa; beraz, gaurkoan haiena da hitza.
Arrate bezperan …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik egin ohi den bertso-saioa. Aurtengoa berezia izan da, pandemiarengatik, eta bertso-afari formatuan Kantabrian egiten zena Arrateko elizan egin da. Gai-jartzailea Jon Mikel Mujika izan zen eta bertsolariak Alaia Martin, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Sebastian Lizaso.
Eibarren eta Arraten bisita gidatuak egin dituzte abuztuan, Eibarko Udalak eta Debegesak antolatuta. Eibarko kaleetan zehar egin duten bisitan herria orain dela 100 urte nolakoa zen azaldu du Nerea Alustiza historialariak eta Arrateko bisitan, berriz, santutegiari buruzko gauzak kontatzeaz gain, bertan dauden lubakiak eta Gerra Zibilaren Frontearen Interpretazio zentroa ere bisitatu dituzte. Bideoan Eibarko kaleetan egin duten ibilbideko irudiak bildu ditugu, bisitak gidatu dituen Nerea Alustizaren azalpenekin batera.
Hileko azken ostiraletan Sarek eta Etxeratek antolatuta egiten den presoen aldeko elkarretaratzeak bat egin du San Juan Txiki egunarekin eta berezia izan da: Jaixak Herrixak Herrixandako taldeak parte hartu du, dantzan.
ES 1 'Legea gu gara' ikuskizuna eskaini du Barsanti antzerki taldeak
Aurreko eguneko euriaren ondoren, eguzkiak tokia aurkitu du Eibarko zeruan eta Barsanti taldeak Txaltxa Zelaian eskaini ahal izan du ‘Legea gu gara’ ikuskizuna. Publikoak, barre egiteko gogoz, ondo erantzun dio deiari eta jendea bil du da harmailetan.
Soka Dantza Kezka Dantza Taldearen eta Usartza Txistulari Taldearen eskutik
San Juan jaietan ezin da soka dantzarik falta eta, oraingo honetan Coliseo antzokian egin arren, Kezka Dantza Taldeak tradizioarekin jarraitu du gaur. Usartza Txistulari Bandaren laguntzarekin, dantzariek ikuskizun ederra eskaini dute.
Sanjuanetako Gazte Egunean, 23an, Feten Señorak etorri ziren gurera eta ikuskizun moduko bat egin zuten Txaltxa Zelaian bildu zirenen aurrean. Euren burutazio, abesti eta dantzekin barre ugari eragin zuten publikoarengan.
Usartza Txistulari Taldeak, Lizarrako dultzaineroekin, metal boskotearekin eta Iraide Ansorenarekin batera Untzagan eskainitako San Juan Kontzertua agurtzeko, denek elkarrekin eskainitako pieza.
Sanjuanak 2021_Txistulariak eta dultzaineroei harrera
San Juan egunaren bezpera goizeko ekitaldiak eta giroa: Usartza Txistulari Taldearen San Juan Zortzikoa eta kalejira, Lizarrako dultzaineroei harrera eta Eibarko Udalak aurten omendu dituenei aitortza Coliseo antzokian eta Jaixak Herrixak Herrixandakok Estaziño kalean egindako kalejira
II. Errepublikaren aldarrikapenaren 90. urteurrena
II. Errepublikarren 90. urteurrena bete da eta PSE-EE eta EH Bildu alderdiek ekintzak egin dituzte egun berezia gogoratzeko. PSE-EEk Errepublikako bandera igo du Untzagako bere egoitzan eta Txantxa Zelaitik txapligoak bota dituzte. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak, bere aldetik, euskal Errepublikaren aldeko mezua zabaldu du Untzagan eskainitako hitzaldian.
Elikagaien Bankuak Bergaran duen egoitzan egon gara. Handik kudeatzen dute Eibarko familiak jaso behar duten laguntza eta egitasmoak nola funtzionatzen duen jakin dugu.
J.A. Mogel ikastolako "Olatuak" taldeak (Mara Olañeta, Miren Errasti, Nora Ortueta eta Eneritz Garitaonaindia) irabazi du 2021eko Eibarko Play Back Lehiaketan INTERPRETAZIORIK ONENAREN saria.
J.A. Mogel ikastolako "Tximeletak" taldeak (June Amuategi, Arrate Aizpuru, Araia Lafuente eta Ane Arritokieta) irabazi du 2021eko Eibarko Play Back Lehiaketan INTERPRETAZIORIK ONENAREN saria.
La Salle Isasi ikastetxeko "Gaua eta eguna" taldeak (Irene Alonso, Alaitz Herrera eta Nora Mugika) irabazi du 2021eko Eibarko Play Back Lehiaketan MOZORRORIK ONENAREN saria.
2021eko otsailaren 6an, Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gertatu zela urtebete betetzen zen egunean, Eibarren egindako "Urtebete Zaldibar Argituz" mobilizazioa
...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako jaialdia eta elkarte beraren eskutik egiten den bertso-paper lehiaketako irabazleei sariak banatzeko ekitaldia.
San Andres bertso jaialdia (2020)_Bertso-paper lehiaketako irabazleak
...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako jaialdia eta elkarte beraren eskutik egiten den bertso-paper lehiaketako irabazleei sariak banatzeko ekitaldia.
Malen Jainagak grabatu digun bideo honetan etxean galleta osasuntsuak nola egin azaltzen du: galletak egiteko behar dituzuen osagaiak eta errezeta pausoz pauso.
Alarma egoera are gehiago zorroztu da eta ezinbestekoak ez diren jarduera ekonomiko guztiak geldituta daude martxoaren 30etik aurrera. Momentu honetan ...eta kitto! Euskara Elkarteak herritarrekin dagoela adierazi nahi die herritarrei, bazkide eta parte hartzaileei.
...eta kitto! aldizkarirako prestatu duen bideoan, Malen Jainagak horren ezagunak ez diren hainbat plataforma aurkezten dizkigu, familia eta lagunekin kontaktuan egoteko ditugun aukera berriak erakusteko.
Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuen martxoaren 15ean, koronabirusari (Covid-19) aurre egiteko asmoz. Ordutik, Eibarko kaleak ia hutsik daude eta eibartarrak, bestetik, etxean konfinatuta.
Amaña es La Caña elkarteak eta Kezka dantza taldekoek Jose Antonio Alberdi "Goma" eta Amañako jai batzordeari omenaldia egin zieten txupinazoa eta gero.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots ...eta kitto! Euskara Elkartea zoriontzen
Eibarko ...eta kitto! Euskara Elkarteak 25 urte bete dituela eta, pailazoek zoriondu nahi izan zuten Eibarren "Borobilean" ikuskizunaren estreinaldian.
Koko-txiki talde batek Eibarko baserrietan ospatu zuen Animen Gaua. Ane Sarasketak eta Marta Vitoresek egindako argazki eta bideoekin osatu dugu ikus-entzunezkoa.
20. Korrika baino egun bat lehenago, apirlaren 6an, egin zute Eibarko ikasleek KORRIKA TXIKIA. Eguraldia lagun, giro paregabea egon zen Eibarko kaleetan.
“ Familia euskarari iraunarazteko egungo estrategietan” . Paula Kasares. UPNA
Watch Video
“ Euskararen transmisioa familietan Nafarroako ahozko ondarean oinarrituta: Xaldun Kortin. Jolastu g
Watch Video
“Gazteen euskararen erabilera Eibarren” . Ainara Lavado, .…eta kitto! Euskara Elkartea.
Watch Video
“ Zer, nori, nork“. Asier Arrieta. EHU
Watch Video
Mintegia 2013
Ongi-etorria
Watch Video
Arrue ikerketa 2011: emaitza nagusiak
Watch Video
Emozioen eta euskararen transmisioa familietan
Watch Video
Euskaldun hazi Nafarroan
Watch Video
Ahotsak.com Ikasgelan
Watch Video
Mahaingurua
Watch Video
Euskararen transmisioa Ipar Euskal Herrian gaur egun
Watch Video
Haurrek nola, gurasoek hala? Ideietatik aplikaziora
Watch Video
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri