'Guria erabili zeinke' kanpaina abiatu du Altxau Burua Eibarko taldeak, Udalaren eta dendarien laguntzarekin
2025/05/09
Altxau Burua taldetik adierazi dutenez, “gure helburu nagusia haur eta nerabeek smartphona erabiltzen hasteko adina ahal dugun guztia atzeratzea da, harik eta horrelako gailuak erabiltzeko prest egon arte”. Izan ere, haurrak gero eta lehenago hasten dira Internet, telefonoak eta bestelako gailuak erabiltzen, “sarritan heldutasun nahikorik izan gabe”. Horren aurrean, haurrak babesteko neurri gisa abiatu dute “Guria erabili zeinke” ekimena.